GURI
BURUZ


BIHAR taldea 1972an hasi zen lanean eta 1979an espezializatu zen txotxongiloen mundu zoragarrian. Eskularruzko txotxongiloak, hagaxkak, maroteak, bunrakuak... istorio dibertigarriak, hezkuntza- istorioak; txikientzat eta ez hain txikientzat; barruan edo kale eta plazetan; euskaraz edo gaztelaniaz.



Bihar taldeak 1972an ekin zion bere jarduerari, aktore antzerkian. Beste zazpi urtez jarraitu zuen, gehienak helduei eskainiak, azken urtean taldea haurren munduari hurbildu zen, baina lehenago Basauriko Antzerki eskola sortzen lagundu zuen eta Madrilgo Cadarso Aretoan, antzerki independienteko I. topaketan parte hartu zuen.

BIHAR taldeak txotxongiloen mundo zoragarrian hasi zuen bere ibilbidea 1979an. Hasieran eskularru eta hagaxkakako txotxongiloak erabiliz. Taldeak bere estiloa sortu du, arreta handiz eta estetika atseginez egindako mota guztietako eszenografia eta txotxongiloekin.

Denboraldi horretan, taldeak leku berezietan antzeztu du du, adibidez: Arriaga Antzokian, Guggenheimen edo Euskalduna Jauregian, ospe handiko txotxongilo-jaialdietan parte hartu du, Euskal Herriko ia udalerri guztietan aritu da, autonomía-erkidego guztietan, Galizian eta Balear Uharteetan izan ezik, eta Bihar taldeko txotxongiloak Japonian, Txinan, indian, Mexikon eta Frantzian ikusi ahal izan dira.

Era berean, erakusketa, ikastaro eta hitzaldi ugari egin ditu, bai hezitzaileentzat, bai publiko orokorrarentzat, antzerki mota interezgarri honen berezitazunak esagutaraziz.Azken urteotan gainera. Sestaoko erraldoi eta buruhandiak konpontzeaz eta mantentzeaz aritu da.

Taldeak, 1993an, Barakaldoko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak ematen zuen talderik onenaren saria jaso zuen, eta duela gutxi Burdiña Saria, Bilboko Ezkerraldeko sortzaile talde horren eskutik. BIHAR taldea UNIMA (TXotxongiloen Nazioarteko Batasuna) Euskal Herriko kidea da ia sortu zenetik, 1984an.

Si estás pensando en dar un espectáculo infantil puedes consultarnos sin compromiso